ADMR Mondarrain (Etxeko laguntza)

Etxeko laguntzarako elkartea

Frantziako hurbileko elkarteen lehen sarea da ADMR sarea eta pertsonen zerbitzurako erreferente da orain dela 70 urtetik hona.
ADMR Mondarrain, 1901 legepeko elkartea da; 1981eko urrian sortu zuen Dominique DOTTAX jaunak. Honako herri hauetan aritzen da: Ezpeleta, Zuraide, Ainhoa, Itsasu eta Luhuson. Sortu zenean, lau gizarte laguntzaile zituen lanean; egun, aldiz, elkarteak 17 langile ditu kontratupean (ADMR da enplegatzailea) eta beste 6 agintzaile zerbitzu eginez (Partikular bat da enplegatzailea, baina administrazio lan guztia elkarteak darama.

Egitekoa

Mondarrain elkartea honako alor hauetan aritzen da:

  • Familientzako laguntza
  • Adineko pertsonak etxean atxikitzea
  • Lagun egitea / garraioa
  • Etxeko zaintza
  • Etxeko garbiketa eta lisatzea
  • Ezintasunak dituztenei laguntzea

2006az geroztik, janaria etxera eramateko zerbitzu bat proposatzen dugu. Janariak (7,25 €) SUHARI janari prestatzaileak prestatzen ditu: eltzekari bat, hasteko jaki bat, plater nagusi bat (biren artean hautatzeko), gasna, azkenburukoa eta ogia. Eskatuz gero, menu bereziak egin daitezke ere (diabetikoentzat, irabiatuak, etab…).

Diruztatzea

Zerbitzu horiek Norbanakoentzako Autonomiarako Laguntzen bidez (NAL-APA) diruzta daitezke «laguntza plan» baten bidez. Baldin eta autonomiarako laguntza hori ezin bada eskuratu, bada beste diruztatze biderik ere, erretreta kutxen bitartez. Nolanahi dela ere, pertsonek berek ordaintzen duten diruaren % 50 zergetatik ken daiteke.

Laguntzea

ADMR elkartean urririko lana egiten dutenek aholku ematen dizute eta zure desmartxa orotan laguntzen; egiezu konfiantza! ADMR ofizialki onetsia izan den elkartea da. Kalitate desmartxak zerbitzu onena bermatzen dizu. Lehen egitekoa familiei eta pertsonei etxean ongi bizitzeko aukera ematea du.
ADMR elkartea, elkartasun ekintza batetan oinarriturik aritzen da, herriko biztanle diren borondatezko 3 laguntzaileko talde baten lanaz:

  • Dany BENGOECHEA, lehendakaria
  • Nicole LARROQUE, idazkaria
  • Monique ROYAU, diruzaina

Argibideak

Harrera, herriko etxean, astearte eta ostiraletan, 9:00etatik 11:00etara.
Ordutegi horretatik at:
– bada telefonoz deitzea, Ezpeletako herriko etxera
– edo mezu elektroniko bat igortzea: