Gazteen Etorkizunerako Tokiko Misioa

Euskal Herriko Gazteen Etorkizunerako Tokiko Misioa gazteen alde ari da; lan eta gizarte proiektua sortzen laguntzen die.

Nori egiten zaio harrera tokiko misioan?

Eskola sistematik lanbide kalifikaziorik gabe atera den 16 eta 25 urte bitarteko gazte orori eta formakuntza ibilbide bat egin ondoren «arrastaturik» direnaren sentsazioa dutenei. Ez dutelako, beren alorrean, lanik atzematen edo ikasi dutena ez delako espero zutena. Erran dezagun, dena den, tokiko misioak diplomarik ez dutenei edo batxilergoa baino apalagoa den maila dutenei ematen diela lehentasuna…

Zer proposatzen du tokiko misioak?

Gazteei harrera egiten die, informazioa ematen eta laguntzen ditu lanera eta gizartera sartzeko ibilbide osoan zehar. Hiru termino horiek, harrerainformazioa eta laguntza, duen egitekoaren adierazgarri argiak dira, egiteko hori gazte batetik bestera aldatzen bada ere. Egoera bakoitza berezia da eta arrapostua ere berezitasun horietara egokitzen da.

Zertan gauzatzen dira, zehatz-mehatz, 3 egiteko horiek?

Tokiko misioak gazteei beren kezkak konpontzen laguntzen die; kezka horiek honako gai hauen ingurukoak izan daitezke:

  • orientabidea: lan proiektu bat egiten laguntzen die,
  • formakuntza: gazteentzat diren formakuntzako jardun ororen berri, txandakako formakuntzen berri, neurrien eta laguntzen berri emanez…
  • enplegua: diren eskaintzen berri emanez, enplegatzaileekin harremanetan jarriz, enplegua bilatzeko lantegietara sartzeko aukera emanez…
  • eguneroko bizitza: bizitegi bat eskuratzen lagunduz, osasuna, garraioak, aisialdiak, herritartasuna eskuratzen lagunduz…

Argibideak

Harrera, herriko etxean da, ostegunero, 14:00etatik 17:00etara, hitzordurik hartu gabe.
Iñaki OSPITAL jaunak lagunduko zaituzte zuen lan ibilbidean.
Tel: 05 59 93 98 12
Baionako Gazteen Etorkizunerako Misioaren telefonoa: 05 59 55 36 03