Desfibrilagailuak

Bihotz gelditzea

gestes-sauver-vieBihotz gelditzea bihotzaren erritmoaren arazoa da; minutu zenbaitetan heriotza dakar, zaintzen ez bada. Berehala ekin!
Laster esku hartuz, bihotza berriz abian jar daiteke eta horrekin, ondorio larriak bazter utzi. Oxigeno gabe hiru minutu pasaz gero, burmuina sufritzen hasten da eta kaltetzen.

Bihotz gelditzea ezagutzea: Biktimak konortea galtzen du, erortzen da; ez du erantzuten, ez mintzatzen zaionean ez eta akuilatzen bazaio ere. Ez du arnasten edo hats mugimendu eskas, eragingabeak ditu, mantso, zaratatsu eta anarkikoak.

Bizitzen % 10etik % 15 bitarte salba daitezke, jendeak dabiltzan lekuetan kokatu Kanpoko Desfibrilagailu Automatikoei esker (KDA-DAE). Tresna horiek nornahik erabil ditzake; erabilerraz eta arriskugabeak dira.
Desfibrilagailuek kaska elektrikoak ematen dituzte, gelditu den bihotza berriz abian jartzeko, sokorriak heldu bitarteko minutuetan

2007ko maiatzaren 4ko 2007-705 Dekretua: «Nornahik, mediku izan gabe ere, erabil dezake R. 6311-14 artikuluak zehaztu ezaugarriak dituen kanpoko desfibrilagailu automatikoa»

Horrek erran nahi du herritar oro saia daitekeela bizitza bat salbatzen KDA-DAE baten bidez, arriskurik eta erantzukizunik gabe, sokorrimendua ikasia edo ikasi gabea izanik ere.

Bihotza desfibrilizatzea, bizirik ateratzeko aukera bat gehiago

Xedea: biktima bizirik mantentzea, sokorri zerbitzuak etorri artean.FF-cardiologie

40 000 pertsona hiltzen dira urtero, Frantzian, bihotz gelditze baten ondorioz.
Frantzian, bihotza gelditzen zaienen artean, % 2-3 besterik ez dira bizirik ateratzen.

Argibide gehiagorako: 

> Ikus Kardiologiako Frantziako Federakuntzaren webgunea

Non daude?

Ezpeletan 2 KDA-DAE (Kanpoko Desfibrilagailu Automatikoa) daude:

ESTADIOAN: Aldagelen sartzean, futbol zelaiaren alderaTRINKETEAN: Sartze atearen hutsartean

Desfibrilagailu baten erabilera

> Informazio oro dakarren dokumentua telekarga