Ibilaldiak eta mendiko bizikleta

Mendiko Itzulia

Mendi itzuli ederra; Mondarrain mendira eramanen zaituzte. Esperientzia duten ibiltarientzat eta mendi lasterketarientzat (trail). Erreferentzia denborak ibiltariek emanak dira.
Maila: zaila
Luzera: 17 km
Denbora: 6h30
Gainbehera: 908 m

> Ibilbidea ikus

Itzuli Ttikia

Ibilbide oso atsegina, herrixkaren inguruan; eraikin ondareko elementu ederrak ikusteko aukera ematen du. Paisaia ederrak ikus daitezke ere, batez ere oihan barnean doan xendera bati jarraiki erdiets daitezkeen leku goretatik. Etxalde zenbait zeharkatzean, zuzenean eros ditzakezue Ezpeletako biperra edota ardi gasna.
Maila: oso erraza
Luzera: 7 km
Denbora: 1h35
Gainbehera: 158 m

> Ibilbidea ikus

PINODIETA

Ibilbide hau poliki doa Zuraideko gainetan, Pinodieta leporaino. Pirinioak ikusteko parada ematen du eta gero, itzulia egitean, pentzeak, landak eta oihanak zeharkatzen dira, ondoko herrirantzerako bidean, Ezpeleta bidean.
Maila: erraza
Luzera:  8,4 km
Denbora: 2h15
Gainbehera: 251 m

> Ibilbidea ikus

Konpostela bidea – Baztango bidea

Konpostelarako beste bide bat da; beilariek aspaldi ibiltzen zuten eta gero eta jende gehiagok hautatzen du. Hemengo zatia Basusarritik abiatzen da eta Espainiako mugaraino doa. Oinez joateko egokien diren bide eta xenderetan doa, autoak dabiltzan errepideetan ahal den gutxien sartuz; guztiarekin ere, bide gehienak errepideak dira.
Maila: ertaina
Luzera: 25 km
Denbora: 9h15
Gainbehera: 617 m

> > Ibilbidea ikus

Mendiko bizikletako ibilbideak

Basaburu – Atharri

Zailtasun berezirik ez duen ibilbide honek Itsasuko lurraldea erakusten digu. Bidea laster doa gora eta ikusmira ederrak eskaintzen ditu goi hartatik; gero Errobiren arroilara darama, Ataka Gaitzetik pasatuz. Erliebe malkartsua izanik, ibilbide hau mendi bizikletan ohituak direnentzat da
Maila: erraza
Luzera: 13,9 km
Denbora: 2h
Gainbehera: 589 m

> > Ibilbidea ikus

 

Mendiaren itzulera

Mendi bizikletan ohituak direnentzako ibilbide eder honek Ezpeletako gainetara darama, gainbehera gogorregiak ez dituzten bide eta xenderetan; bizikleta gainean joan daiteke hala, denbora guztian. Mendi gailurretako bidean eta beherakoan zirrara atseginak bizi daitezke, arrisku handirik gabe.
Maila: ertaina
Luzera: 17,4 km
Denbora: 2h45
Gainbehera: 798 m

> > Ibilbidea ikus