Historia
Biperra Mexikotik heldu zen Frantziara, XVI. mendean, Kristobal Kolonekin. 1650ean errotu zen Ezpeletako biperra, Ezpeleta inguruko natura ingurumen abantailatuan.
Muino eta gainez inguraturik, itsasotik hurbil, Euskal Herriaren mendebaldean diren 10 herritan hedaturik da sormarkaren eremua, Pirinio Atlantikoetan, eta mikroklima berezi bat du, udan hotzbero goxoekin, euri askirekin, erliebe nahas-mahasak sortzen duen brisarak ekarririk. Giro azpitropikalaren antzekoa izanik, bioklima horrek Ezpeletako biperra handitzen eta harmoniatsuki garatzen laguntzen du.
Hazia hautatzetik espezia ezaugarri organoleptiko ororekin kontserbatzeraino, fase bakoitza, ikasteko lan handia eskatzen duten tokira egokituriko antzeez egina da.
Ezpeletako biperraren laboratze eta eraldatzeko, ongi so egiten jakin behar da, bai eta eskuz lan asko egin ere. Gizakiek, mendeetan zehar, laborantza, idortze eta prestatze teknika tradizionalak eta barietatea atxikitzen jakin dute, produktu berezia atxikitzeko.
«Ezpeletako biperra» sormarka babestua
«Ezpeletako Biperra» Frantzian labela duen espezia bakarra da.
2000. urteak hastean, ekoizleek beren espezia babesteko zuten nahiak eman zuen fruitua eta Ezpeletako biperra sormarka bikoitza eskuratu zuten (AOC-AOP*), duen zigilu bakanaz ezagun dena.
«Piment d’Ezpeleta-Ezpeletako Biperra» sormarkak hiru produktu hartzen ditu: hautsa, soka eta biper freskua (eraldatua izateko).
Ahoan irauten duenagatik, usain finagatik eta zapore iraunkorragatik ezagun da Ezpeletako biperra.
Ezpeletako biperra mahaira datorkizue eta duen urrinak eta koloreak eguneroko jana eta janari finenak ere apaintzen ditu. Ahozuriko uneen lagun, Ezpeletako biperra aperitifatik azkenburukoraino balia daiteke.
Leku freskuan behar da utzi, argitik gorderik eta lehenbailehen jan behar da, dituen urrin oroz gozatzeko! Ezpeletako biperra neurrigabe erabiltzekoa da.
Biperra kopurutan
Ezpeletako biper ekoizleak
2014an, adarrak 161 ekoizle eta 12 sozietate zituen, zeinetan 40 ekoizle eta 6 sozietate Ezpeletan baitziren
2015ean, adarrak 180 ekoizle eta 14 sozietate ditu, zeinetan 41 ekoizle eta 6 sozietate Ezpeletan baitira.
2014an, adarrak, guztira, ekoitzi hautsak 202 674 tona pizatu zuen
Landatu biperrondoak
2014an: 3 462 014 biperrondo landatu ziren ekoizte eremu osoan; haietan 630 835, Ezpeletako herrian
2015ean: 3 827 249 biperrondo landatu ziren ekoizte eremu osoan; haietan 740 056, Ezpeletako herrian
Noiz atzeman daiteke?
Urte osoan zehar
Non eskura daiteke?
Ekoizpen eremuko etxaldeetan, merkatuetan, kalitatezko janari saltegietan eta saltegi handietan ere.
Harremanetarako:
Ezpeletako biperraren sormarkaren sindikata
64250 Ezpeleta
Tel: 05 59 93 88 86
E-posta: