Besta herrikoi handia Euskoaren 10 urteak ospatzeko apirilak 15ean, larunbatarekin
Euskal Herriko tokiko monetak bide luzea egin du 2013ko urtarrilean sortu zenetik. 4000
partikular eta 1300 profesionalen artean kurritzen diren 3,5 milioi euskoekin, urrundik,
Euskoa, Europako lehen tokiko moneta da.
10. urtemuga ospatuko du apirilaren 15ean, larunbatarekin, Ezpeletako merkatu estalian
besta herrikoi handi batekin: Eusko Eguna. Programa aberats batekin publiko guztiek
gozatzeko aukera izanen dute goizeko 10etatik aurrera. Programan: ekoizle eta sortzaileen
merkatua, mintzaldiak, laborarien hamaiketakoa eta izardun sukaldarien pintxoak, Oinak
Arin taldearekin dantza ikuskizuna, handi eta ttikientzat animazioak, Ezpeletako elkarteekin
musika eta kantuak. Eta gauean bestak kontzertuekin segituko du: Mouss & Hakim (Zebda),
Willis Drummond eta Bal du Samedi Soir.
Eguneko sartzea urririk, gaueko kontzertuak ordainduz. Informazio gehiaho
euskalmoneta.org