EZPELETAKO BAROIEN GAZTELUAREN INGURUKO HARRESIAK ZAHARBERRITZEA ETA BALORIZATZEA

Jatorrizko planoa berriz eskuratzea eta herriaren ontsaun historikoa basbetea izan dira proiektuaren helburuak : lehengo harresien zaharberrituz eta falta ziren parteak ordezkatuz.
Zaharberritze horrek aukera emanen du hasierako multzo arkitekturalaren ikuspena hobetzea baita ere gazteluaren gibelaldea sendotzea eta Ezpeletan egiten diren ikuskizun eta ekitaldi kulturalentzat espazio ezenografikoa sortzea.
Armand David aitaren orroimenez arbola landatze hasitako lanarekin segitzeko, lorazaintza bat egina izanen da gazteluaren inguruan.
Lan horiek 2019ko azaroan hasi ziren eta hargintza bukatzekotan da. Paisaiaren obrak udzkenean bukatuak izanen dira. Dodeman arkitektoak, ondare eta paisaia arkitekturan espezializatua dena, obra eta obretaz arduratzen diren enpresak gainbegiratzen ditu:
• Etchart Construction hargintzarentzat
• Lafitte Paysage paisaiaren antolaketarentzat
SDEPA (Pirinio Atlantikoetako Energia Sindikatua) Gazteluaren argitan jartzeari buruzko misio osagarri bat gauzatzen ari da.