Eskolaldi inguruko harrera

Haurrak, jarduerak proposatzen dizkieten diplomadun pertsona adituen gidaritzapean dira. Gainera, astearte eta ostegunetan, etxeko lanetarako laguntza ere eskaintzen zaie, izena ematen dutenei.
Eskola inguruko harrera zerbitzua baliatzeko, haurraren izena eman behar da, webguneko familia atarian.

Ordutegia

Goizez, 7:30etik 8:30era eta arratsez, 16:30etik 18:30era

Tarifak, 2015eko irailaren lehenean

Tarifa familia kozientearen araberakoa da:

  • Familia kozientea, 461 € baino gehiagokoa:
    0,70 €orduko,lehen haurrarentzat, eta 0,55 € orduko, bigarren haurretik goiti.
  • Familia kozientea 294 eta 461 € artekoa:
    0,60 €orduko, lehen haurrarentzat, eta  0,45 € orduko, bigarren haurretik goiti.
  • Familia kozientea 293 € baino gutxiagokoa:
    0,50 €orduko, lehen haurrarentzat, eta  0,35 € orduko, bigarren haurretik goiti.

Familia kozientea baliatzeko, LAULHE andrearekin mintza.

Argibideak

Harremanetan jar Catherine Laulhé andrearekin, 06 74 93 45 27 telefonoan edo e-mezua igor: .

Izen ematea

Honako dokumentu hauek behar dira zuen haurrak «eskola jantoki» zerbitzua balia dezan:

> Eskolaldi inguruko harreraren ordainagiria

> Osasun fitxa

> Izen emate fitxa

Izen emateak hilero behar dira egin, webguneko familia atarian.

> Familia atarira jo