KONPOSTAKETA TAILERAK

Bakoitzak bere konpostagailua

Gaur egun, baserrialdean edo hirian bizi izan, etxean edo apartamenduan, aterabide bat bada hondakinen konpostatzeko ! Bil ta Garbi sindikatuak eta bere kolektibitate partaideek bultzatzen dute konpostaketaren onuren ezagutarazteko kanpaina bat. Egitarau aberatsa, urririk diren biodeokonferentzia bidezko tailer tematikoekin,proposatzen dizuete bereizketa aholkularien sareak eta hondakinen ttipitze misio kargudunek.

Hurrengo martxoaren 29tik apirilaren 9ra, Bil ta Garbi sindikatuak, Euskal Hiriguneak eta Béarn des Gaves herri elkargoak konpostaketari sentsibilisazio kanpaina bat bultzatzen dute : « Bakoitzak bere konpostagailua ! » deitua.

Kanpaina hori Réseau Compost Citoyen-ek antolatu « Denak konpostara » hamabostekoan sartzen da, Frantzia osoan martxoaren 27tik apirilaren 10era

Gaur egun, baserrialdean edo hirian bizi izanki, etxean edo apartemaneduan, aterabide bat bada hondakinen konpostatzeko !

Aterabide horien aurkezteko, 10 tailer tematiko andana bideokonferentzia bidez proposatzen dituzte kolektibitateek.

4 gai aipatuak izanen dira martxoaren 29a eta apirilaren 9a artean :

  • Etxean : eskuragarri konpostagailuak eta konpostaketa metan
  • Etxebizitzan : xixare konposta aterabidea
  • Etxebizitza eta jabekideak : eraikinaren peko konpostaketa
  • Nola egin ostalaritzaren bio-hondakinen murrizteko lekuan berean konpostatuz

Urririk, tailer horiek deneri zabalduak dira, izen emanez. Egitarau zehatza (ikus hemen beherean) eta izen emaite fitxa konexio loturen lortzeko kausi daitezke www.biltagarbi.eus gunean.