MAGALI MARY ZERBITZUEN ZUZENDARI NAGUSIA NOR DUGUN

Herriko Etxeko talde guzia kontent da Magali MARYren errezibitzea. 2020ko irailaz geroztik Zerbitzuen Zuzendari Nagusi berria dugu. Elkarrizketa honen bidez proposatzen dizuegu haren ibilbidea eta ofizioaz duen ikuspegia ezagutzea.

Magali, zure burua aurkezten ahal ote diguzu?

Magali naiz, zuen idazkari nagusi berria, eta hemen naiz zuen beharren entzuteko, eta zuen proiektuak Ezpeletan gauzatzen laguntzeko.

Zer da zure ibilbide profesionala?

Ene ibilbidea ez da lineala, baina badu 19 urte ofizio horretan ari naizela, lurralde baten baino gehiagoren zerbitzuko, eta badu 6 urte Pirinio Atlantikoetan ari naizela.

Zerk zaitu Ezpeletara ekarri?

Lehen Guérande hirian ari nintzen lanean; Erdi Aroko hiria da eta gatzari esker ere ezaguna, Ezpeleta biperrari esker ezaguna den bezala. Beraz, esperientzia badut ekonomikoki jokoan denaz gisa horretako lekuetan, non kultura eta ondarea biziki erakargarri diren turismorako, baina oreka bat atzeman behar ere da tokiko biziaren eta turista andanaren kudeaketaren artean. Lurraldeen kudeaketa ekonomikoan ere formatu naiz, Kultura, Turismoa eta Tokiko Garapeneko Master II bat eginez. Beraz, ez naiz Ezpeletara ustekabean heldu. Bihozkada ukan nuen duela 4 urte, jaun auzapezak errezibitu ninduelarik eta herria erakutsi. Beraz, jakin dudalarik hark eta haren taldeak partaide berri bat xerkatzen zutela,segidan paradaz baliatu naiz!

Zer da zure eginkizuna Herriko Etxearen barne?

Ene eginkizuna hautetsien entzutea da eta haien laguntzea erabakiak plantan ezartzen, ekintzak koherenteak izan daitezen bai herriarentzat bai herritarrentzat. Horretarako baliabideak antolatu eta kudeatu behar dira, zorrozki ari izan behar da eta taldean!

Bestalde, zerbitzuen zuzendari nagusi gisa, lanean ari naizen herri-langileen arduraduna naiz.

Beraz, lan dinamikoa eta seriosa da, baina beti besteekin trukatuz eta elkar ontsa adituz, denak irabazle ateratzeko!

Hitz bat zure lehenbiziko 2 hilabeteei buruz Ezpeletako zerbitzuen zuzendari nagusi gisa?

Ene lehen asteek berretsi dute lurraldeaz nuen sentimendu baikorra, nortasunaz gain, hemengo dinamikak eta bidean diren eta etortzekoak diren proiektuek lan perspektiba biziki erakargarriak eskaintzen dituzte, eta ene ikuspegi profesionalarekin bat heldu dira.